2018-04-26

EUSKAL DANTZAK


DANTZA EZAGUNAGOAK
Aurreskua:  euskal dantzarik ospetsuena da, omenaldi edo erreberentzia moduan jende aurrean dantzatzen dena. Gaur egun erritu bat bihurtu da edozein motatako jaialditan aurreskua dantzatzea Euskal Herri osoan. Esaterako, ezkontzetan, inaugurazioetan, kongresuetan, ekintza publikoetan, eta abar. Horregatik euskal kulturan tradizio bat bilakatu da.



Euskal fandangoa: erritmoa hirutarra du, 3/4 edo, bere abiadura bizia hobeki adierazteko, 3/8 konpasean idatzita, eta esaldi karratuak, zortzi konpaseko moduluz antolaturik, ditu. Pauso bakoitza hamaseina konpasez luzatzen da, eta horren arabera moldatzen dira esaldi musikalak.




Arin-arin : Euskal plaza-dantzetako bat; dantza horretarako doinu desberdinetako bakoitza.  Erritmo bitarrarra du (2/4) eta hiru edo lau musika-esaldi eta dantza-pauso ditu. Taldean, biribilean eta binaka dantzatzen da, besoak gora eta eskuko hatzez kriskitin eginez.



Zortzikoa: Zentzu orokorrean, zortzikoa gaur egun da, batez ere, abesti edo pieza musikal bat erritmo oso zehatz batean, 5/8 konpasean idazten dena, eta kasu gehienetan puntuekin, honela gutxi gorabehera.



Larrain dantzaSoka-dantza eta ingurutxoarekin antza handia du, baina kasu honetan alde zeremoniatsua oso murriztuta dago eta kutsu mediterraneoa askoz ere nabariagoa da.  Lizarran du jatorria.



Txulalai: Arabako Errioxako Paganos herriko dantza bat dugu, otsailaren 3an, San Blas egunean, bere omenez egiten diren jaietan dantzatzen delarik.